Helburuak: Ikasleek dituzten ideiak antzematea. Gaiaren inguruan gogoeta egitea, iritziak eta argudioak era askotakoak direla kontuan hartuz. Deskripzioa: Ikasleek egindako proposamenetatik eta azaleko portadak behatzetik abiatuz, bakarka gogoeta egitea eta taldeka eztabaidatzea. Orientabideak: Ikasle bakoitzak gogoeta egin eta argudioak eman ditzan saiatzea. Bakarka emandako iritziak sustatzeko ideiak bilatuko dituzte; laburpen bat egingo dute, gero, taldean eztabaidatzeko. Irakasleak galderak aldatu edo moldatu egingo ditu, ikasleak nolakoak diren ikusita. Nahi izanez gero, lehenik talde txikitan egin daiteke lana edo, bestela, zuzenean talde handian. Aldez aurretik ikasleei azaldu kontua ez dela nesken eta mutilen arteko liskarra piztea, eta ezinbestekoa dela errespetua.