Gida hau, Hezkuntzari Bira Kanpora Begira proiektuaren barruan, Gipuzkoako bigarren hezkuntzako hainbat ikastetxerekin batera egindako ikerketa prozesuaren emaitza da. Hezkuntza prozesuak irakatsi eta ikasteko prozesuak izan behar dutela ulertuta, prozesu horietan hezten hari direnak irakatsi eta, aldi berean, irakasten hari direnak ikasteko aukera ematen dutelarik. Gaur egungo egoera kulturaniztunaren aurrean, gero eta premiazkoagoa da arrazakeriaren aurkakoa eta giza eskubide eta eskubide feministen aldeko kultura arteko hezkuntza bat. Eta, horretarako, beharrezkoa da subjektu protagonisten gaitasunak garatuko dituzten hezkuntza prozesu kritikoak, sortzaileak, integralak eta integratzaileak eratzea. Zalantzan jartzeko prozesuez ari gara, errealitate aldakor baten aurrean bilaketak eta posizionamenduak erraztuko dituztena, identitate anitzak eta aldakorrak identifikatzea eta ezagutzea sustatzea helburu dutenak. Askotariko prozesuak, inter konektatuak, indibidualak, taldekoak, kolektiboak eta masiboak. Kontzeptu esparru hori abiapuntutzat hartuta, eta irakasleen eta hezkuntzaren esparruan lan egiten duten pertsonen prestakuntza premia detektatu denez, ikerketa taldeak hezkuntzako, hezkuntza formaleko eta ez-formaleko eragileekin eta nerabeekin eztabaidatzeko eta hausnartzeko aukera izan du, hemen aurkezten den gidara iristeko