Unitate Didaktiko hau abiapuntu harturik, agerian utzi nahi dugu hezkuntza-zentroetan ere badagoela indarkeria matxistarik. Eskolako espazioen kokapenari eta antolaketa fisikoari erreparatu nahi diogu batez ere, izan ere, «beldurespazioak» bihurtzen baitira neska eta emakumeentzat. Ingurugiroa arriskutsua dela nabaritzen dutenean beraien esparru publikoen erabilera mugatzen baita, seguru sentitzen ez diren eremu horiek sahiestu egiten baitituzte emakumeak. Hortaz, desoreka nabarmena dago gizon eta emakumeon artean kale, plaza eta eskolen erabilerari dagokionez, eta ondorioz emakumeak eta neskatoak ahul eta beldurra izan behar balute bezala tratatu behar direnaren aurreiritzia sortzen da.