Repositorio de Coeducación de Edukalboan

eskola ekofeminista eraiki dezagun

STEILASen Idazkaritza Feministatik «Eskola ekofeminista eraiki dezagun» izeneko unitate didaktikoa proposatzen dizuegu aurtengo martxoaren 8rako. Material honekin, zenbait gako eskaini nahi dizkizuegu, ikasleekin proposamen batzuk landu ditzazuen, trantsizio ekologiko bidezko eta feminista ikastetxeetan sustatzeko. Ekofeminismoa ekologismoaren eta feminismoaren arteko elkarrizketa da, pentsamenduaren eta ekintzaren bi korronte horiek bat egin baitute azken hamarkadetan.

EU