Generoa kode bat da. Kode asko. Larregi. Izan behar genukeena izugarri baldintzatzen duten kodeak dira; aske izateko muga zurruna. Izan ere, kode horiek jaio aurretik ere hasita dute ibilbidea gure izaera eta gorputzetan. Bete-betean markatzen gaituzten kodeak dira. Konturatu gabe. Nahi gabe. Jakin gabe.