Errealitatea interpretatzerakoan eta eraikitzerakoan hizkuntzak duen eraginaren garrantziaz gero eta jabetuago gaude.Hizkuntza ez da,izan ere,gure pentsamendua adierazteko tresna bat besterik,eta,hortaz,gure balioak eta gizarteari buruz ditugun ideiak islatzen ditu.
Gure ingurunean desberdintasun handiak daude oraindik emakumeen eta gizonen artean. Eta hori horrela da, eusten dioten uste sexistek zutik dirautelako, eta emakumeei eta gizonei balio, jarrera, portaera, funtzio eta espazio desberdinak esleitzen dizkietelako. Argi islatzen da hori, gainera, gure