Martxoaren 8 honetan «Pobreziak emakume aurpegia du» unitate didaktikoa proposatzen dizuegu, pobreziak emakumeengan duen eraginean arreta jartzen duena. Datuei erreparatzen badiegu, egiaztatzen dugu planetan muturreko pobrezia-egoeran bizi diren pertsonen %70a (egunean dolar/euro bat baino gutxiago) emakumeak direla, eta hezkuntzarik ez duten adingabeen %70a neskak direla.