Repositorio de Coeducación de Edukalboan

1. Izaera pertsonaleko datuen babesa

ALBOAN FUNDAZIOAK pertsona erabiltzaileen pribatutasuna eta haien datu pertsonalen segurtasuna errespetatzen ditu, datuen babeserako legeria aplikagarrian ezarritakoarekin bat etorriz; hain zuzen, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamenduarekin eta berau garatzeko araudiarekin bat etorriz. Horretarako, emandako datu pertsonalen galera, erabilera okerra, aldaketa, baimenik gabeko sarrera eta lapurreta saihesteko beharrezkoak diren neurri teknikoak eta antolaketa-mailakoak hartu dira, teknologiaren egoera, datuen izaera eta izan ditzaketen arriskuak zein diren kontuan harturik.

Webgune honetan eskainiriko zerbitzuren batera sartzeko beharrezkoa bada izaera pertsonaleko datuak ematea, datu horien trataerarako pertsona interesdunak bere onespena eman beharko du, lege-ohar eta pribatutasun-politika hau onartuta.

Datu pertsonalak eskatzaileari zerbitzua emateko soilik erabiliko dira, eta inolaz ere ez zaie hirugarrenei emango, legeak horretara behartzen duenean salbu.

Datu pertsonal horiek pertsona erabiltzailea eta ALBOAN FUNDAZIOA lotzen dituen harremanak irauten duen denboran gordeko dira, eta edozein kasutan, harreman horretatik eratorritako legezko betebeharrak konplitzeko ezarritako epeetan.

ALBOAN FUNDAZIOAREN pribatutasun-politikak beti bermatzen dio pertsona erabiltzaileari bere eskubideak erabiltzeko aukera: pertsona interesdunaren datu pertsonaletara sartzea, horiek zuzentzea edo ezabatzea, horien erabilera mugatzea, datuak eramateko eskubidea edo datuak erabiltzeari uko egitea. Eskubide horiek posta arrunt bidez gauzatu daitezke, ALBOAN FUNDAZIOA, Aita Lojendio 2, 2 48008 Bilbo helbidera zuzenduta, edo posta elektronikoz info@alboan.org helbidera idatzita, edo Datuen Babeserako Espainiako Agentzian.

Erabiltzaileak datu pertsonalak ematen baditu, lege-ohar eta pribatutasun-politika hau onartzean pertsona erabiltzaileak bere onespena ematen du datu horiek hemen adierazitako baldintzapean erabili ahal izateko.

2. Lege aplikagarria eta jurisdikzioa

Webgune honen erabilera Espainiako eta Europar Batasuneko legeek arautzen dute. Baldintza hauen interpretazioan gerta daitezkeen liskarrak pertsona erabiltzailea erroldatutako lekuko auzitegietan ebatziko dira.

EU