Repositorio de Coeducación de Edukalboan

Generoa eta denboraren erabilera

Denbora Aurrekontuen Inkestak, denboraren erabileraren inguruko informazio andana eskaintzeaz gain, oso baliagarriak suertatu daitezke gizarte dinamikaren baitako ezberdintasunak agerian uzteko. Gehienetan, ezberdintasun hauek itzalpean geratzen dira, genero ezberdintasunak kasu. Zentzu honetan, MªÁngeles Durán eta Jesús Rogeroren aburuz, Denbora Aurrekontuen Inkesten indargunea, hain zuzen ere, gehiegi ezagutzen ez diren eta erregulaziorik gabe dauden ekintza edo eremuetan kokatu daiteke (Durán eta Rogero, 2009). Etxeko lanak eta zaintzaren eremua dugu itzalpean eta errekonozimendurik gabe burutzen den ekintza nagusietariko bat. Denboraren erabileraren ikerketen ildoan ezagunak dira etxeko eremuan burutzen den lana neurtzeko egindako esfortzuak, ordaindu gabeko lan hori guztia ekonomikoki garrantzitsua dela ondorioztatuz (Bryson, 2008). Era berean, inkestek sarri seinalatu dute emakumeek etxeko lanen eta zaintzaren zatirik garrantzitsuena bere gain hartzen dutela, gainera, lan merkatuan parte hartzea handitu duten arren, gizonek ez dute maila berdinean euren parte hartzea handitu etxeko eremuan. Halere, urteetan zehar tamainako ezberdintasun hori leunduz joan da (Gershuny eta Robinson, 1988).

ES