Repositorio de Coeducación de Edukalboan

Nork zaintzen du. Emakunde2

Zainketez hitz egitea, hemen eta nonahi, gehienbat emakumeek beren gain hartzen duten lan batez hitz egitea da. Eustaten datu berrienen arabera, EAEko etxebizitzetan, emakumeek egiten dituzte etxeko lanak eta zainketak kasuen % 67,2an. Gizonezkoek kasuen % 32,8an egiten dituzte. Zehazki, emakumezkoek hartzen dituzte beren gain hezteko lanen eta haur, adintsu eta gaixoen zainketen % 65; arropari loturiko lanen % 83 (erostea, garbitzea, lisatzea, etab.); janariari loturiko lanen % 69 (planifikatzea, erostea, prestatzea, harrikoa egitea, etab.); eta etxeko gainerako lanen % 62 (erostea, alokatzea, garbitzea, janztea, mantentzea, konpontzea, etab.). Ondorioz, batik bat emakumeek eusten diote gizartearen funtzionamendurako behar diren habeetako bati. Artikulu sorta honek egitate hori ikusgarri, ukigarri nahi du egin; izan ere, ezikusi egiten zaie askotan lan horiei eta horien protagonistei…

ES